Azala Aniztasunaren Gida

Zer aurkituko duzu hemen?

Jatorri- eta kultura-aniztasunaren gaia zeharkako kontua izanik, ia esparru guztietako eragileei dagokie: eremu sozio-ekonomikoko eragileak, euskal kulturakoak eta euskalgintzakoak, hezkuntzakoak…

Horrexegatik, hau ez da Aniztasunaren Gida integral bat. Aniztasunaren ikuspuntua kontuan duten eragile batzuk jaso ditugu. Baina inork aniztasuna bere integraltasunean landu nahi badu, hauetaz gain, esparru guztietako eragile oro ere kontuan izan beharko lituzke.

Gida honetan tarteko ariketa egin dugu. Bestelako jatorri- eta kultura-identitatearen inguruan antolatu diren eragileen erreferentzia biltzeaz gain, beste eragile batzuena ere bildu da: bestelako jatorria edota identitatea duten pertsonen zein kolektiboen egoeraren alde edo elkarbizitzaren alde lan egiten duten eragileak.

Hortaz, hona hemen bildutako 1.000 eragile baino gehiagoren erreferentzia, ez bukaerako lana bezala, abiapuntuko lana bezala baizik eta.

Hor doa, bada, gure deialdia horretan parte hartzeko, zure ekarpenak egiteko.

Aniztasunaren” gida (13Mb)